Konoa nola mozten dugunaren arabera, bat edo bestea aterako da. KLIK EGIN HURRENGO LOTURAN (bertan gero, marrazkiaren gainean jarri arratoia eta kurba konikoa nola ateratzen den ikusiko duzu):
HEMEN, ikusi animazio oso interesgarria kurba konikoak ulertzeko
Ikusi dugunez, 4 plano desberdinekin konoa ebakitzean, 4 kurba koniko lortzen ditugu.
Hurrengo irudian konoaren parteak ikusiko ditugu:
Eta hauek dira 4 kurba konikoak:
1. Ardatzarekiko PERPENDIKULARRA den plano batekin, ZIRKUNFERENTZIA lortuko dugu
2. Ardatzarekiko PARALELOA den plano batekin, HIPERBOLA bat lortuko dugu.
3. Konoaren SORTZAILEAREKIKO PARALELOA den plano batekin, PARABOLA BAT lortuko dugu
5. Parabolaren angelua EZ DEN BESTE PLANO ZEHIAR batekin, ELIPSEA lortuko dugu.
Zirkunferentzia nahiko ezagutzen dugu, beste hiruak landuko ditugu.
Elipsea, konoa plano ebakitzaile zeihar batekin moztean sortzen den kurba da.
2.1.ELIPSEAREN ELEMENTUAK ETA EZAUGARRI NAGUSIAK
Elementuak, Ardatz Nagusia, Ardatz Txikia eta Fokoak dira.
Ezaugarri nagusia: Elipsearen edozein puntutik, fokoetaraino dituen distantzien batura beti berdina da, eta ardatz nagusiaren luzera (AB) balio du.
2.2. ELIPSEA MARRAZTEKO PROZEDURAK
Bi prozedura landuko ditugu: Lehenengoa fokoak aterata eta bigarrena fokoak atera gabe.
Amaia San Sebastian, Creado con GeoGebra |
Amaia San Sebastian, Creado con GeoGebra |
PARABOLA, konoa SORTZAILEAREKIKO PARALELOA DEN plano ebakitzaile batekin moztean sortzen den kurba da.
3.1.PARABOLAREN ELEMENTUAK ETA EZAUGARRI NAGUSIAK
Elementuak, :
1. Ardatza: Parabola simetrikoki erdibitzen du
2. Zuzentzailea: Ardatzarekiko perpendikularra den zuzena, parabolaren kanpoaldean dago.
3. Erpina: Parabolak ardatza mozten duen puntua. Parabolaren puntua izateagatik, zuzentzailetik eta fokutik erdipuntuan dago
4. Fokua: Ardazteko puntu berezia.
Ezaugarri nagusia: Parabolaren edozein puntutik, zuzentzailera eta fokora dituen distantziak beti berdinak dira.
3.2. PARABOLA MARRAZTEKO PROZEDURAK
Bi prozedura landuko ditugu.
Amaia San Sebastian, Creado con GeoGebra |
Amaia San Sebastian, Creado con GeoGebra |
HIPERBOLA, konoa ARDATZAREKIKO PARALELOA DEN plano ebakitzaile batekin moztean sortzen den kurba da (baita sortzailearen angelua baino txikiagoa den plano batekin ere)
4.1.HIPERBOLAREN ELEMENTUAK ETA EZAUGARRI NAGUSIA
Elementuak, :
1. Ardatza: Hiperbola simetrikoki erdibitzen du
2. Ardatz erreala: Ardatzarekiko hiperbolaren mozketa puntuen arteko zuzenkia.
3. Fokuak: Ardazteko puntu bereziak.
Ezaugarri nagusia: Hiperbolaren edozein puntutik, fokoetaraino dituen distantzien kenketa beti berdina da, eta ardatz errealaren luzera (AB) balio du. Kenketaren balioa beti bere balio absolutoan hartzen da.
Amaia San Sebastian, Creado con GeoGebra |
4.2n izena gaizki jarrita dagoela uste dut, parabola jartzen du eta hiperbolea izan beharko lukeela pentsatzen dut
ResponderEliminarEskerrikasko Javier, hala zen eta zuzendu dut!
ResponderEliminar