GEOMETRIA DESKRIPTIBOA - ARAUAK

1. BISTA DIEDRIKOAK EGITEKO ARAUAK

a) BISTEN KOKAPENA







Ematen diguten orientazioaren arabera, alboko bista bat edo bestea egongo da agerian. 

a) Eskubiko aldea ikusten bada, aurreko bistaren ezkerrean egingo dugu 
b) Ezkerreko aldea ikusten bada, aurreko bistaren eskubian egingo dugu

b) MARJENAK:

Ardatz bertikala eta horizontala marraztuko ditugu, gurutze bat osatuz, eta bertan, bistak marrazten hasteko marjen batzuk uztiko ditugu:

b.1) Ardatz bertikalaren bi aldeetara, zentimetro bat utziko dugu.
b.2) Ardatz horizontala eta goiko bista ere, zentimetro bateko distantziaz banatuko ditugu.


 


 
c) Zuzen lagungarriak:

Figuretan, bi 































2. EREDU ISOMETRIKOA EGITEKO ARAUAK


Hauek dira eredu isometriko egiteko pausoak. (Bideo honek ere laguntzen du. Beste bi metodo ere azaltzen dira jarraian dauden bideoetan: 1.metodoa, 2.metodoa)


1- Bista diedrikoetan oinarrituta, gutxi gora beherako figura bat marraztuko dugu beste horrialde batean. Hau egiteko , OSO GARRANTZITSUA DA  figuraren KUBO EDO PARALELEPIPEDOA ONDO egitea, ondo zuzenduta. (normalean kabaileran egingo dugu, errazago bait da). Begiratu hurrengo taulan:



















2- Behin gure "kuboa" marraztuta, dauzkagun hiru bistak kubo horretan "pegatu" egingo ditugu.


3- Behin bistak pegatuta, figura gutxi gora behera ikusten saiatuko gara, eta figura horren "bozetoa" marrazten kuboaren gainean. Horretarako, arkatza eta borragoma erabiliko ditugu, planoak atzera eta aurrera eta gora eta behera eramateko.




4- Behin figura gutxi gora behera irudikatuta, ARDATZ ISOMETRIKOAK prestatuko ditugu. 120º graduko angeluak errespetatu behar direla gogoratzen da.




5- Ardatz hauetan, beheko bi ardatzen luzapenak marraztuko ditugu eta bertan, GUK NAHI DUGUN TOKIAN baino tokia utzita, 90º-ko bi "marko" jarriko ditugu, luzapen hauetan zentratuta, hau da 45º gora eta 45º behera.


6- Marko hauetan, aurreko bista eta alboko bista "pegatuko" ditugu, bakoitza dagokion aldean (emandako bistetan dauden toki berdin berdinean, eskubikoa eskubian eta ezkerrekoa ezkerrean)


7- Guk egindako "bozeto"-an, figurako erpin guztiak izendatuko ditugu A, B, C....izenekin.



8- Ardatzetan pegatutako bi bistetan, puntu hauek bilatu eta jarriko ditugu:


9- Puntuetatik zuzen paraleloak botako ditugu, ardatzen paraleloak, eta binaka juntatzen A-A, B-B, eta horrela:

Hasi A-A, B-B eta C-C.....

Eta horrela puntu guztiak egin arte:




Orain puntuak lotu gure bozetoan zeuden bezala eta....





Bukatu dugu gure figura isometrikoa. Prozesu guztia arkatz gogorrarekin egingo dugu (3H) eta bukaerako figura bakarrik, arkatz biguinarekin egingo dugu (2B)











No hay comentarios:

Publicar un comentario