ERREPRESENTAZIO SISTEMAK

1.SARRERA


1.1. Zer dira ERREPRESENTAZIO SISTEMAK ? 
Errepresentazio sistemei esker hiru dimentsio dituzten gorputzak bi dimentsio dituen plano batean irudikatu ditzakegu. 


Hori lortzeko, hiru dimentsio dituzten gorputzak proiekzio plano batean proiektatu behar dira. Horretarako gorputzaren puntu guztien proiekzioak marraztu behar dira.

Proiekzioak irudikatzeko proiekzioaren norabidea aukeratu behar dugu. Norabide hori jarraituz, hiru dimentsiotako gorputza proiekzio planoan proiektatuko dugu. 


Adibidez,  irudi hontan, A puntuaren proiekzioa A1 puntua da. Aulkiaren puntu guztiak proiektatuz gero aulkiaren proiekzioa agertzen da proiekzio planoan








1.2. Zer dira PROIEKZIOAK? 

Puntu bat proiektatzeko, puntu horretatik izpi proiektatzaile bat igaroko da. Izpiak, proiekzioaren norabidea jarraituz, proiekzio planoa ikutuko du puntuaren proiekzioa sortuz.

Hiru dimentsio dituen gorputz baten proiekzioa gorputzaren puntu guztietatik pasatzen diren izpien eta proiekzio planoaren arteko elkarguneak dira.

1.3. Proiekzio MOTAK 
Proiekzioaren norabidearen arabera proiekzio ezberdinak bereiztu ditzakegu.

Zein proiekzio mota den jakiteko, izpi proiektatzaileek proiekzio planoarekiko hartzen duten norabidea ikusi behar dugu.






A. Proiekzio Zentrala edo Konikoa:
Izpi guztiak puntu berdinetik ateratzen dira. Puntu horrek proiekzioaren zentroa du izena.


B. Proiekzio Zilindrikoa:
Izpi guztiak paraleloak dira. Proiekzioaren zentroa infinitoan dago. Bi proiekzio zilindriko mota daude:

Proiekzio zilindriko ortogonala: izpiak proiekzio planoarekiko elkartzutak dira.
Proiekzio zilindriko zeiharra: izpiak proiekzio planoarekiko zeiharrak dira.




1.4. Errepresentazio sistema EZBERDINAK:

Bi faktore kontuan hartu behar ditugu:
1 – Proiekzio mota: konikoa ala zilindrikoa.
2 – Hiru dimentsiotako gorputzek proiekzio planoarekiko duten kokapena.
Geratzen den eskema hurrengoa da;


Banaka banaka irudikatuko ditugu.

a) KONIKO - Aurrez aurrekoa - (Ihespuntu 1)

Horrela begiratzen dugu




Eta bukaerako figurak horrela ikusten dira:
b) KONIKO - Zeiharra - (2 Ihespuntu)







d) ZILINDRIKO ZEIHARRA- Perspektiba kabaileroa

Horrela doaz izpiak, proekzio planoarekiko zeiharrak baino paraleloak.

Eta horrela eratzen da figura:

e) ZILINDRIKO ORTOGONALA- Diedrikoa

Izpi ortogonalak eta objektuaren kokapena, planoarekiko paraleloan. BISTAK ateratzen ditugu.


g) ZILINDRIKO ORTOGONALA- AXONOMETRIKOAK

Izpi ortogonalak eta objektuaren kokapena planoarekiko, POSIZIO DESBERDINETAN. Posizioaren arabera, objektuaren hiru ardatzen proekzioa, angelu desberdinekin proiektatuko da.

g1) ISOMETRIKOA

Hiru ardatzen proiekzioek 120º eratzen dituzte beraien artean.





g2) DIMETRIKOA

Hiru ardatzen proiekzioek BI ANGELU BERDIN ETA BAT DESBERDINA




g3) TRIMETRIKOA

Hiru ardatzen proiekzioek HIRU ANGELU DESBERDIN eratzen dituzte





No hay comentarios:

Publicar un comentario